XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) baina esnea ez zuten bildu (lurrera erortzen uzten zuten).

Urteko batzarrean artzainen batek olan uda guztian bere txandak ez dituela beteko, baina bere azienda bulltan larratzea nahi duela adierazten badu, ardiak zaindu eta jezteagatik bere kideak ordaindu egin behar izaten ditu.

Normalean prezioa ardiko 15 liberakoa izaten da.

1978. urtean Ligoletako artzain batek, txabolan bere txandak egitea alde batera utzita, 825 libera ordaindu zituen bere berrogeita hamabost ardiak zaintzeagatik.

6

Udan emakumeak behin bakarrik gonbidatzen dira txabolara.

Mendian zerriak zaintzeaz arduratzen direnez, batzuetan lehen egunean aitari edo senarrari laguntzen diote.

Emakume eta zerriak bidean aurretik joaten dira gizon eta artaldeak atzean dituztela.

Zerriak olan jezteko garaian baino ez dira egoten, orduan gazurez gizentzen dituztelako.

Zerriak merke gizentzeko era da, baina etxe gutxik erabiltzen dute sistema hori.

Gaur egun emakumeek diotenez goranzko bidean aldapa latzetan zerriak ahuldu egiten dira, eta gizonezkoak ere pozik daude zerririk gabe.

Izan ere, erraz galtzen dira eta zaintzea ez da batere erraza.

Artzainentzat maiatzaren amaieran artaldeak gora igotzea pozgarria da.

Gogor egin beharko dute lan udaldian, (...)